miércoles, 30 de noviembre de 2016

Hamaikagarren astea ( Artea eta Ginkgoa )

Aste honetan aldaketa orokorrean Ginkgoaren kasuan nabarmena izan da. Zuhaitzak eduki dituen hosto danak erori zaizkio, biluzik geratu da. Hala ere, aipatzekoa da enborrean eta errametan likena duela oraindik. Beraz ondorioztatu dugu,  behaketa hasi genuetik hona ,hain zuzen, hamaika aste pasatu behar izan direla, Ginkgoari hostoak erortzeko. Hau gutxi balitz, enborraren inguruan lurra edota konposta jarri diote.

Bestalde, Artearen kasuan ez dugu aurreko astearekin alderatuz,bestelako aldaketarik ikusi. gehien nabari dena aste honetan ere, hostoak apurka-apurka errotzen hasi zaizkiola da.

Aste honetan ateratako argazkiak:

GINKGOA












 ARTEA







miércoles, 23 de noviembre de 2016

Hamargarren astea (Artea eta Ginkgoa)

Taldekideok aste honetan aurkitu dugun aldaketarik nabermenena, Ginkgoa zuhaitzean izan da, izan ere, zuhaitza honen hostoak erortzen hasi dira eta gainera, hostoak jada zimelago eta marroiago jartzen hasi dira jauzi aurretik. Bestetik Artearen kasuan, aurreko astearekin alderatuta ez dugu aldaketa sakonik ikusi. Honen kasuan, fruta denak jauzi zaizkio eta enborreko liken zuria ere pixka bat gutxitu zaio eta hosto batzuk ere, erori zaizkio.

Aste honi dagozkion argazkiak hauek dira:

ARTEA








GINKGOA









ARTEA



viernes, 18 de noviembre de 2016

Bederatzigarren astea (Artea eta Ginkgoa)

 Orokorrean nahiko aldeketa egon dira guri egokitutako zuhaitzetan. Ginkgoaren kasuan, honen hostoak zimeltzen eta marroiten hasi dira eta pixkanaka-pixkanaka hostoak erortzen hasi zaizkio. Enborreko, likena oraindik ere mantentzen da aldiz, aurreko asteetan bezalaxe eta adarretan ere, likena dauka.
Bestalde, Artearen kasuan, jada ez dauka ezkurrik eta enborrean ere, liken zuria mantentzen da. Aipatzekoa da beraz, behatzen hasi ginenetik eta hona bederatzi aste pasatu direla eta azkeneko asteetan sortutako ezkurrak ia denak galdu ditu jada. Hosto bat edo beste ere erortzen hasi zaizkio

Guri egokitutako zuhaitzei aste honetan ateratako argazkiak hona hemen:

ARTEA









GINKGOA












miércoles, 9 de noviembre de 2016

Zortzigarren astea (Artea eta Ginkgoa)


Aste honetan behatu dugun da, Ginkgoaren errametan likena hasi dela eta hostoak gero eta marroiago doazela. Bestetik, Artea zuhaitzean ezkurra erortzen hasi dira pixkanaka lurrera, hauek aldi berean marroitzen direlarik. Hortaz gain, Arteak enborraren behaldean zituen erramak erori edota norbaitek kendu dizkiola konturatu gara.

Hona hemen argazkiak:

ARTEA






GINKGOA