martes, 13 de diciembre de 2016

Hamahirugarren astea ( Artea eta Ginkgoa / Azken hausnarketa ))

Hurrengo lerroetan zuhaitzen behaketaren prozesua behin amaitzerakoan egin dugun hausnarketa ikusi daiteke. Dakizuenez gure taldeari egokitutako zuhaitzak Artea eta Ginkgoa izan ziren. Bi zuhaitz hauek nahiko desberdinak dira haien artean eta arrazoi honegatik, haien arteko desberdintasunak ikustea erraza izan da. 

Hasteko, arteak hosto gogorragoa zituen eta beraz erortze prozesua, urteko garai honetarako, txikia izan da, Arteak hosto gutxi galdu ditu eta geratzen zaizkionak berde kolore iluna mantentzen dute oraindik. Honetaz aparte esan beharra dago Arteak, behatu dugun denboran zehar, fruituak eman dituela eta hauek jauzten joan direla. Bestetik, Ginkgoari dagokionez aldiz, hosto guztiak galdu dituela esan daiteke. Gainera, ikusi dugunez ez du fruiturik eman. 

Ikusitakoaren inguruan hausnartuz esan dezakegu artearen hostoa iraunkorragoa dela Ginkgoarena alderatuz

Laburbilduz, behaketa honi esker konturatu gara nolako aldaketak jasan ditzakeen zuhaitz batek hamahiru astetan. Egia da, aldaketak ugariak direla nahiz eta batzuetan askorik ez izan edota aldaketak nabarmenegiak ez izan. Guk behaketa prozesu honetan beraz, gauza asko ikusi, aldaketan nabaritu eta aldaketaren prozesua gertutik bizi al izan dugu. Gainera, guri egokitutako arbolen inguruan gehiago jakiteko aukera aproposa izan da.

miércoles, 7 de diciembre de 2016

Hamabigarren astea (Artea eta Ginkgoa)

Gure zuhaitzen kasuan aipatzekoa da, aurreko astearekin konparatuz ez dugula aldaketa gehiegirik ikusten edo nabaritzen gure arboletan. Gure kasuan, gehien arritu diguna izan da, nola Arteak ez dituen Ginkgoa bezala hosto guztiak galdu edota galdu ezean hauen kolorea aldatu. Egia da, pixkanaka hostoak erortzen zaizkiola eta batzuk zimeltzen hasita daudela. Zuhaitzak ez ditu  jada aurreko asteekin alderatuz hainbeste hosto. Oraindik hosto asko falta zaizkio erortzeko.

Aste honetako argazkiak:

GINKGOA








ARTEA