lunes, 24 de octubre de 2016

Seigarren astea (Artea eta Ginkgoa)

Seigarren aste honetan, aldaketa nabermenea Artean ezkurrak nahiko hazi direla da eta ginkgoaren kasuan aldiz, hosto bat edo beste erortzen hasi dela

Hona hemen taldekideok ateratako argazkiak:

ARTEA







GINKGOA






jueves, 20 de octubre de 2016

Bosgarren astea (Artea eta Ginkgoa)

Aipatzekoa da denbora tarte gehiagirik ez dela pasatu aurreko asteetik hona eta beraz ez dugu aldaketa handirik ikusi zuhaitzetan. Baten bat aipatzekotan, Artearen kasuan, ezkurrak pixka bat hazi dira. Ginkgoaren kasuan ostera, hostoak hori daude eta likena dauka enborrean.

Aste honetan Artea eta Ginkgoa behatzeko eginiko argazkiak jarraian ageri dira:

ARTEA





GINKGOA









miércoles, 19 de octubre de 2016

GETXO AQUARIUM


Gaurko honetan, irteera bat izan dugu Getxo Aquarium-era eta egin esan, taldekideok asko disfrutatu dugu. Edukitako bisitan zehar, ekosistema desberdinak ikusi eta aztertu ahal izan ditugu. Ekosistemak,  itsas Tropikaletan bai eta itsas Atlantikoan ageri denarekin erlazioa zuzena eduki dute. Behatu eta aztertu ditugun akuarioetan,  gure itsasoetan gehien bat ageri diren arrainak egon dira eta horretaz gain, Tropikaletakoek ere behatzeko eta gureekin alderatzeko aukera aparta izan dugu. Egia da ere, harrituta geratu garela zenbat ekosistema desberdin dauden.  Bestetik, irteeran zehar eman dizkiguten azalpen bikainari eta gidariak edukitako trebakuntza maila altuari esker asko ikasi dugula nabarmentzekoa da taldekook. Gainera, bertan izandako tratua eta arreta paregabea izan dira. Laburbilduz, esperientzia ezin aberasgarriagoa izan da guretzat, une oro gure jakintza handitzeko balio izan diguna.

jueves, 13 de octubre de 2016

Laugarren astea (Artea eta Ginkgoa)


Taldekideok aipatu behar dugu aste honetan, aurreko astearekin alderatuta ez dugula aldaketa nabarmenik ikusi guri egokitutako zuhaitzekin.


Aste honetan zuhaitzei ateratako argazkiak hauek dira:

ARTEA   




GINKGOA



viernes, 7 de octubre de 2016

Hirugarren astea (Artea eta Ginkgoa)


Hirugarren aste honetan, taldekideoi egokitu zaizkigun zuhaitzetan aldaketa batzuk azaltzen hasi direla konturatu gara. Ginkgoari dagokionez, honen hostoak gero eta horiago jartzen hasi direla nabarmentzekoa da. Gainera, enborrean ere liken hori gehiago hasi zaio irtetzen. Bestetik, egokitutako beste zuhaitzean, zehazki Artean, ez dira hain nabarmenak bertan ikusi edo nabaritu ditugun aldaketak. Zuhaitz honen kasuan, hostoen koloreak berdin jarraitzen du baina kasu honetan ere, enborrean liken pixka bat irten zaio. Hortaz gain, errametan frutak irten zaizkio, ezkurrak alegia. Aipatzekoa da beraz, asteak Aurrera joan ahala aldaketak agertzen hasi direla.

Hona hemen hirugarren astean atera ditugun argazkiak: 
 


ARTEA 




GINKGOA





jueves, 6 de octubre de 2016


HOMEOPATIA

Klasean izandako eztabaiden ostean, irakasleak galdera batzuk lantzeko eskatu zigun taldeka, homeopatiaren inguruan. Gauzak horrela, honakoa dira proposatutako galderen erantzunak:

-          Zein da homeopatiaren alde dauden pertsonen auzia hau defendatzeko?

Homeopatiaren alde jartzen direnen arabera, eraginkorra da gaixotasun desberdinak sendatzeko (asma, gripea, dermatitisa, migraina…). Gainera, beste eratako medikamentuekin erabat bateragarria da, eta ez dute kezkatzeko moduko albo- efekturik eragiten. Haren alde daudenen arabera, homeopatiak ez die sintomei aurre egiten., baizik eta gizakion gorputzak dituen defentza naturalak aktibatzen ditu eta gainera baliagarria da edozeinnentzat.

-          Edozein motatako gaixotasunentzat baliagarria da?

Baliagarria das patologia aguduak lantzeko ( gripea, katarroa, migranak…), patologia kronikoak tratatzeko ( alerrgiak, asma, dermatitisa…) eta gorputzean ematen diren infekzio txikiak sendatzeko (estarriko mina, belarriko mina, burukoa…)

-          Zein printzipio aktiboko %-ko portzentai daramate?

Homeopatia erabiltzen duten erabiltzaileen %98 pozik dago duen eraginarekin eta %96-k familiar edo lagunei gomendatuko lieke tratamendua. Inkesta baten arabera, biztanleek %70-ari homeopatiaren inguruko informazio jasotzea gustatuko litzaioke medikuan.

-          Produktu homeopatikoen osagaiak?

Produktu homeopatikoen osagaiak jatorri begetalekoak, animalekoak edo mineralekoak izan daitezke. Lehendabizi horietatik lortutako produktua urarekin edo alkoholarekin nahasten da, /100- eko edo 1/10-eko proportzioa (diluzioa). Diluzio bakoitzaren ostean soluzioa irabiatu edo astindu behar da behar bezala nahas dadin (dinamizazioa). 

-          Homeopatia zer da?

Homeopatia gaixotasunak sendatzeko produktu eta metodo homeopatikoak erabiltzen dituen tratamendua da.
-          Eraginkorra da gaixotasunen kontra? Datu zientifikorik? Zein motatako gaixotasunen kontra?

2002-an, alemanian, esperimentu bat egin zuten 65 migrainadun pertsonekin. Batzuei produktu homeopatikoak eman zizkieten eta besteei efektu plazebokoak. Homeopatikoak hartu zituztenek migrainen intentsitatzea eta gertatzeak murriztu zituzten.

-          Produktu naturala da?

Jatorri naturala izan ditzakeen arren, ezin dugu naturaltzat jo, azken finean gizakiak hartutako, landutako eta asmatutako produktua baita.

-          Pertsona guztientzat baliagarriak al dira?

Bai pertsona guztientzat baliagarriak dira. Gainera, beste medikamentuekin alterna daitekenez, aproposa da zenbait botika hartu behar duten pertsonentzat.

-          Botika bezala kontsideratzen dira?

Batzuen ustetan bai, haien ustetan eragina dutelako. Beste batzuen aburuz ez, diotenez efwektu plazeboak izan behar du.

-          Albo ondorio txarrak?

Gaiean adituakl direnen arabera ez ditu inolako albo efektu nabariak eragiten, beraz, ez dago zertasn kezkatu alderdi horretatik. 

-          Efektu plazeborik badu?

Horain harteko ikerketek oraindik ez dute ziur usten efekto plazeboa den eragina duena ala medikamendua bera, izan ere, bi gauzak adierazten dituzten azterketak egin dira orain artekoan.

miércoles, 5 de octubre de 2016


EUREKA! Zientzia Museoa (Presio atmosferikoa)

Lan hau egiteko, irakasleak talde bakoitzari baliabide edo ekipamendu bat aztertzeko eskatu zion, Gure kasuan Presio Atmosferikoa aztertu genuen. Ekipamendua aztertzeko jarraitu beharreko irizpideak eman zizkigun irakasleak, lana berak nahi zuen tokitik bidera genezan. Gauzak horrela, honakoa da egindako lanaren aurkezpena: