martes, 13 de diciembre de 2016

Hamahirugarren astea ( Artea eta Ginkgoa / Azken hausnarketa ))

Hurrengo lerroetan zuhaitzen behaketaren prozesua behin amaitzerakoan egin dugun hausnarketa ikusi daiteke. Dakizuenez gure taldeari egokitutako zuhaitzak Artea eta Ginkgoa izan ziren. Bi zuhaitz hauek nahiko desberdinak dira haien artean eta arrazoi honegatik, haien arteko desberdintasunak ikustea erraza izan da. 

Hasteko, arteak hosto gogorragoa zituen eta beraz erortze prozesua, urteko garai honetarako, txikia izan da, Arteak hosto gutxi galdu ditu eta geratzen zaizkionak berde kolore iluna mantentzen dute oraindik. Honetaz aparte esan beharra dago Arteak, behatu dugun denboran zehar, fruituak eman dituela eta hauek jauzten joan direla. Bestetik, Ginkgoari dagokionez aldiz, hosto guztiak galdu dituela esan daiteke. Gainera, ikusi dugunez ez du fruiturik eman. 

Ikusitakoaren inguruan hausnartuz esan dezakegu artearen hostoa iraunkorragoa dela Ginkgoarena alderatuz

Laburbilduz, behaketa honi esker konturatu gara nolako aldaketak jasan ditzakeen zuhaitz batek hamahiru astetan. Egia da, aldaketak ugariak direla nahiz eta batzuetan askorik ez izan edota aldaketak nabarmenegiak ez izan. Guk behaketa prozesu honetan beraz, gauza asko ikusi, aldaketan nabaritu eta aldaketaren prozesua gertutik bizi al izan dugu. Gainera, guri egokitutako arbolen inguruan gehiago jakiteko aukera aproposa izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario