viernes, 7 de octubre de 2016

Hirugarren astea (Artea eta Ginkgoa)


Hirugarren aste honetan, taldekideoi egokitu zaizkigun zuhaitzetan aldaketa batzuk azaltzen hasi direla konturatu gara. Ginkgoari dagokionez, honen hostoak gero eta horiago jartzen hasi direla nabarmentzekoa da. Gainera, enborrean ere liken hori gehiago hasi zaio irtetzen. Bestetik, egokitutako beste zuhaitzean, zehazki Artean, ez dira hain nabarmenak bertan ikusi edo nabaritu ditugun aldaketak. Zuhaitz honen kasuan, hostoen koloreak berdin jarraitzen du baina kasu honetan ere, enborrean liken pixka bat irten zaio. Hortaz gain, errametan frutak irten zaizkio, ezkurrak alegia. Aipatzekoa da beraz, asteak Aurrera joan ahala aldaketak agertzen hasi direla.

Hona hemen hirugarren astean atera ditugun argazkiak: 
 


ARTEA 




GINKGOA





No hay comentarios:

Publicar un comentario