miércoles, 19 de octubre de 2016

GETXO AQUARIUM


Gaurko honetan, irteera bat izan dugu Getxo Aquarium-era eta egin esan, taldekideok asko disfrutatu dugu. Edukitako bisitan zehar, ekosistema desberdinak ikusi eta aztertu ahal izan ditugu. Ekosistemak,  itsas Tropikaletan bai eta itsas Atlantikoan ageri denarekin erlazioa zuzena eduki dute. Behatu eta aztertu ditugun akuarioetan,  gure itsasoetan gehien bat ageri diren arrainak egon dira eta horretaz gain, Tropikaletakoek ere behatzeko eta gureekin alderatzeko aukera aparta izan dugu. Egia da ere, harrituta geratu garela zenbat ekosistema desberdin dauden.  Bestetik, irteeran zehar eman dizkiguten azalpen bikainari eta gidariak edukitako trebakuntza maila altuari esker asko ikasi dugula nabarmentzekoa da taldekook. Gainera, bertan izandako tratua eta arreta paregabea izan dira. Laburbilduz, esperientzia ezin aberasgarriagoa izan da guretzat, une oro gure jakintza handitzeko balio izan diguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario